FAQ

Jarri gurekin harremanetan argibiderik behar baduzu.

Zenbat irauten du bikefit batek? Bike fit standard batek ordu eta erdi inguru irauten du, eta bi bizikletako bikefit batek bi ordu eta erdi inguru behar ditu.

Zer material eraman behar dut bikefita egiteko? Txirrindularitzako arropa, ahal dela kulotte motza eta mahuka motzeko maillota. Triatletentzat, ahal dela, lehiaketako arropa. Bizikletako zapatilak eta, jakina, bizikleta. Bizikleta biomekanikoan bikefita egiten badugu, ekarri erabili ohi dituzun pedalak.

Herramientak eraman behar ditut? Fitgunen zure bizikleta mekanikoki doitzeko behar duzun material guztia daukagu. Bizikletaren gainean zure posizioa zuzentzeko altxaerak, falkak eta gainerako materialak ere baditugu.

Nolakoa da ariketaren intentsitatea? Bikefitaren prozesu ia guztia intentsitate baxu-moderatuan egiten da. Bikefita egiteko nekatuegia ez egotea gomendatzen da. Aldagela dugu, behar izanez gero.

Aparkalekua? Gasteizko Lakua auzoan gaude, autobus-geltokiaren atzekaldean. Aparkaleku mugaturik ez duen eremu batean. Aparkalekurik aurkitzen ez baduzu, aparkaleku pribatu bat badago (autobus-geltokiko aparkalekua) bizikletaz minutu batera Fitgüne_Vitoria-Gasteiztik.

Zarautzen, Azken Portu auzoan gaude. Urtaroen arabera aparkaldi mugatua duen gune batean. Aparkalekurik aurkitzen ez baduzu, Abendañoko industrialdean aparkatzeko aukera dago (aparkaleku-murrizketarik gabeko eremuan urtaroaren arabera), bizikletaz Fitgüne_Zarautzetik 3 minutura.

Ordaintzeko moduak? Ordainketa, eskudirutan (zerbitzuaren zenbateko zehatza ekarri), txartelarekin edo Bizumekin egin daiteke. Banku-transferentziarekin ordaindu nahi baduzu, aldez aurretik egin dezakezu gure kontu-zenbakian. Eskatu faktura behar duzun guztietan.