Ohiko galdera eta erantzunak. Informazio gehiago behar baduzu jar zaitez gurekin kontaktuan.

Zenbat irauten du bikefit batek? Ohiko bikefit batek bi ordu inguru irauten ditu; bi bizikletako bikefitak hiru ordu inguru irauten ditu.

Ajuste_Calas Zein material behar dut bikefita aurrera eramateko? Txirrindularitzako arropa, kulote motza eta mauka motzeko mailota badira hobeto. Triatleten kasuan lehiatzeko arropa. Bizikletako zapatilak, eta bizikleta noski. Bikefita bizikleta biomekanikoaren gainean egitekotan normalki erabiltzen dituzun pedalak ekarri beharko dituzu.

Herramintak ekarri behar al ditut? Fitgunen beharrezko material guztia daukagu bizikletako doitze mekanikoa egiteko. Baditugu alzak, kuñak eta gainerako materiala bizikleta gaineko posizio egokia ezartzeko.

Ariketaren intentsitatea nolakoa da? Bikefit prozesu ia guztia intentsitate baxu-moderatuan egingo da. Ez da komeni oso nekatua etortzea bikefita egiteko.

entrada_fitguneDutxarik bada? Badago aldagela eta dutxa, nahiz eta askotan beharrezkoa ez den.

Aparkalekurik bada? Gasteiz hiriko erdigunean kokatuta gaude, mugarik gabeko aparkalekua dagoen lekuan. Aparkalekurik topatu ezean bada aparkaleku pribatua (Katedraleko parkina) Fitgunetik bi minututara oinez.

Ordainketa nola? Ordainketa eskudirutan ala txartelaz egin daiteke. Transferentzia bidez egin nahi baduzu aldez aurretik egin dezakezu, gure kontu zenbakira. Faktura behar izanez gero eskatu besterik ez duzu.