AZTERKETA BIOMEKANIKOA ZER DEN

logo_retulTxirrindularitzako biomekanikaren helburua da txirrindulariaren errendimendua hobetzea. Errrendimenduaren hobetzea emango da hiru alderdietan eraginda: efizientziaren hobetzea, ergonomiarena, eta lesioak ekidinez.

Azterketa biomekanikoa aurrera eramateko Retül tresna erabiltzen da, horrek txirrindulariaren pedaleatzeko forma aztertzen du hiru dimentsiotan; zuzenean erakusten ditu angeluak eta distantzia zehatzak, giharren eragina %100ean aprobetxatu ahal izateko.

Retül txirrindulariaren biomekanika aztertzeko egun dagoen sistemarik aurreratuena eta zehatzena da. Pedaleatzen duen txirrindulariaren posizioaren azterketa errazteko sortua izan da.

Retül sistema hiru kontzeptutan oinarritua dago:Localizando puntos de medicion

  • Dinamismoa: pedaleatzen duen txirrindulariaren mugimendua jasotzen du; giltzadura guztien angelu eta neurriak pedaleoko edozein unetan ematen ditu.
  • Zehaztasuna: zehaztasun milimetrikoa aurkezten du, datu errealak eta helburuak jaso ondoren bizikleta gaineko posizio egokiena bilatzen lagunduko dio teknikoari.
  • 3 Dimentsioak: datu zehatzak eskaintzen dizkio teknikoari, txirrindulariak nola pedaleatzen duen zehazki jakiteko; angeluak eta distantzien neurriak milimetrora ematen ditu.

Prozesua: Hasierako elkarrizketa eta galdetegia. Ebaluazio morfolojiko-funtzionala. Kalak kokatzea. Pedaleoaren analisia mugimenduan. Hasierako datu bilketa eta zuzenketak. Bizikletaren neurketa dijitala. Azkeneko txostena.

Tarifak: Bizikleta bat 160€, bi bizikleta 240€ (pertsonako).
Non lan egiten dugun: Fitgüne (Vitoria-Gasteiz) eta Zarautzen, aurretiko hitzordua hartuta.
Prezio eta tarifa bereziak talde eta elkarteentzat.
Federatuentzat deskontuak hitzartutako elkarteekin.
Desplazamenduentzat tarifak galdetu.

Txirrindularitzako fütbeds plantillak

Txirrindularitzarako plantilla egokituak aukera ezin hobea dira edozein
txirrindularirentzat. Fütbeds plantillak oinaren forma naturalera egokitzen dira, eta
apoiorako plataforma egokia izatea baimentzen dute oinaren berezko biomekanika
aldatu gabe. Oina eta pedalaren arteko lotura egokia lortzen dute, eta kontrol
handiagoa baimendu. Pedaleoko indarra modu zuzenagoan egiteko aukera ematen
dute, eta erasotasunean irabazten da. Fütbeds plantillak pedaleo uneko belaunaren
alineazioa hobetzen dute, eta oinaren arkuaren funtzio naturala mantendu.
Besteak beste Eneko Llanos triatletak, Orica-Green Edge eta MTN-Qhubeka taldeek
erabiltzen dituzte plantilla hauek.

Fütbeds plantillak sortzeko gutxigoraberako denbora: 30´-45 ´

Prezioak: 135€ (90€ Fitgunen biomekanika azterketa egina dutenentzat, edo Fitgunen
egingo dute bikefitarekin batera eginez gero plantillak), 235€ Bikefit + Fütbed
plantillak. Kalen erregulazioa: 25€
Kalen Taldeentzat eta elkarteentzat
prezio bereziak
Hitzartutako elkarteetako federatuentzat deskontuak.
Desplazatzeko kasuan tarifak galdetu

ENTRENAMENDUAK

Banakako kirol planifikazio-entrenamendua esperimentatutako korrikalari, triatleta,
igerilari edo txirrindulariei ezezik, beste mailetako edozein kirolariri zuzendua dago.

  • Helburuak eta planifikazioa zehazteko elkarrizketa pertsonala.
  • Planifikazio egokituaren diseinua kirolariaren helburuetara egokitua.
  • Asteroko entrenamendu programa kirolariaren denboraren araberakoak.
  • Kontaktua mezu elektroniko bidez edo telefonoz.
  • Entrenamenduen planifikazioa BM edota potentzia edo korrikako erritmoen arabera.
  • Altitudean entrenatzeko ekipoa eta planifikazioa. C.A.T altitude sistemaren alokairua.
  • Entrenamentu erritmoen zehaztea ebaluazio test bidez.
  • Igeriketako teknikaren hobetzea, banakakoa edo talde txikietakoa: Grabaketa, zuzenketa, ariketa pertsonalizatuak eta ondorengo jarraipen eta errebisioa.
Entrenamendu pertsonalizatuetarako tarifak, atletismoa, txirrindularitza, triatloia eta
igeriketa: 55€-tik aurrera hileko.
Altueran entrenatzeko sistemen alokairuko tarifak: informazio pertsonalizatua.
Igeriketako clinic tarifak: informazio pertsonalizatua.
Talde edo elkarteentzako informazio pertsonalizatua.